Seme-alaben jagoletza partekatua oinarrizko eskubide izan dadila eskatzeko mozioa onartu du Barrikako Udalak; Espainiar Estatuko beste 79 tokiko erakundek egin bezala, horren sustatzaile UEFACC erakundeak zabaldu duenez. Aita-amek umeen bizitza "denboraz, tokiz eta legez berdintasunean" elkarbanatzeko aukera izatera premiatu dituzte administrazio publikoak horiek guztiek. Halaber, gurasoetako batek "seme-alaben monopolio esklusiboa izatea" saihestera deitu dute, "umeak erabili eta manipulatzeko bidea izan daitekeelako". Zentzu horretan, legelariei galdegin diete Kode Zibilean beharrezko aldaketan egin ditzaten, epaitegian banaketa edo dibortzio eskaera bat egon bezain laster banaketa partekatua ezar dadin, salbuespenak salbuespen. Argazkian, bi neskato jolasean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!