Hamar urtetik beherakoentzat beste ibilbide bat prestatu dute Itxartukoek, zazpi kilometrotakoa eta errazagoa. Irteera 9:30ean izango da Algortako batzokitik abiatuta. Portu Zaharra, Ereaga hondartza, Arriluze, “La Bola” hondartza, "Puente Peligro" eta Boluetik igarota, Fadurara ailegatuko dira eta handik batzokira.
Goizean zehar eta ibilaldian parte hartzen dutenak ailegatu bitartean batzokiko pilotalekuan VI. Itxartu Pilota Txapelketaren hiru eskupilota partida jokatuko dira. Ibilaldia bukatu ondoren herri parrilladaz gozatu ahal izango da eta 13:00etan sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko banatuko dute.
Izen-ematea
Ibilaldirako izen-ematea bi eratara egin daiteke: aurreko egunetan www.itxartu.com web orrian edo bihar bertan, irteera baino lehen, batere dirurik ordaindu gabe. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da eta Ibilaldiaren oroigarrizko opariren bat emango zaie parte-hartzaile guztiei. Hala ere, lehenengo sailkatuak sarituak izango dira.