"Egunkaria auziko" bigarren kasuaren aurrean ostiral honetan elkarretaratzea izango da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, 11:30ean,
Berria.info-k zabaldu duenez. 2003ko urrian izan zen polizi operazioa, "auzi ekonomikoa" deiturikokoa, eta 2010ean kazetaren auzian artxiboa izan bazen ere, auzi horrek aurrera segitu du. Zortzi lagun auzipetu zituzten bere garaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du "Egunkaria"-ko auzi ekonomikoaren aurkako epaiketa egingo, Jose Maria Vazquez Honrubia Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko epaileak auzia Donostiako epaitegira igortzea erabaki baitzuen iazko maiatzean. Kalifikazio eta entzutegi berri batean egonik, auzia berriro hutsetik hasi behar da, eta Gipuzkoako Auzitegiak erabakiko du epaiketa egingo den ala ez. Dignidad y Justicia elkartea herri akusazio gisa aurkeztu da oraingoan ere; AVT ez da aurkeztu. Argazkian, 2009ko abenduaren 19an, "Egunkaria" auziko akusatuen aldeko mobilizazioa egin zuten Bilbon milaka lagunek.