Potxin eta Patxin pailazoak izango dira hilaren 23an Sopelan

Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da urriaren 23an, igandea, arratsaldeko seietatik aurrera, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Bestalde, "Autoestigma" antzezlanaren aurrestreinaldia egingo da urriaren 29an, larunbata, arratsaldeko zortzietan, Kurtzion bertan. Bi ekitaldietarako sarrerak 3 eurotan daude eta ondoko lekuetan eros daitezke: astelehenetik ostiralera aipatu kultur etxean (11:00-14:00 / 16:00-20:00), udaletxean (09:00-13:30) eta Sopelarin bulegoan Larrabasterran (09:00-13:30); eta larunbat eta igandetan Kurtzio Kultur Etxean (09:00-14:00 / 17:00-20:00). Argazkia: © Potxin eta Patxin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun