Hipotekek kaltetutakoen batzar irekia egingo dute arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 11a, 16:04

Hipotekek Kaltetutakoen EAEko Plataformak (HKP) batzar irekia antolatu du gaurko, arratsaldeko 6etan, Algortako Villamonte kultur etxean. Eskualdean egingo duten lehenengo batzarrean, plataforma ezagutarazteaz gain, bere hipoteka-maileguarekin laguntza behar duten hiritarrei aholkatzeko asmoa dute. HKP elkartea 2009ko otsailean sortu zuten Bartzelonan beren hipotekak ordaintzeko arazoak zituzten, etxetik kanporatzear zeuden edo haiekin solidarioak ziren hainbat pertsonek. Handik hona, Estatu espainiarrean 40 talde baino gehiago sortu dira. Kaltetutakoentzako topagune bezala aritzen dira, bertan, hipoteka dutenek laguntza eta koordinazioa eskuratu eta ekintzak antolatzen dituztela. Zerbitzu guztiak doakoak dira. Argazkian, Marta Uriarte algortarra da EAEko plataformako ordezkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun