"Egutegietan gorriz markatuta ageri" arren, bihar eskualdeko hainbatek ikaslek ez du jairik hartuko. Uribe Kostako
Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez, besteak beste, Leioan eta Getxon izango dute
herri eskolak burutu eta "Hispanitatearen egunari" intsumisioa agertzeko aukera, Euskal Herriko "egutegi propioa helburu". Gauzak horrela, Itzubaltzeta / Romo eta Leioako Betiko ikastolan eskola arruntak izango dituzte. Leioako Askartza ikastetxeko ikasleen kasuan, Sakoneta polikiroldegi atzean dagoen Barandiaran ikastetxean hiru eleko hezkuntza sistemari buruzko hitzaldia izango dute goizeko 9etan. Bi ordu beranduago, hamaiketakoaz gozatu eta horren ostean, 11:30ak aldera, ikasle jolasei ekingo diete. 12:30ean berriz, kontrol soziala izango dute hizpide mahai-inguru baten bidez. Getxoko Aixerrota institutuan, aldiz, ikastetxea ireki eta hiru eleko hezkuntza sistemari buruzko hitzaldia izango dute, goizeko 11etan. Argazkian, iazko abenduaren 6an Aixerrotan egindako herri eskola.