Maskulinitateari buruzko hausnarketa egiteko antzerki saioa izango da ostegunean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 11a, 21:16

Patxi Perez aktoreak "Comprimidos" lana antzeztuko du ostegunean, urriaren 13an, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Saioa dohainik izango da eta 19:00etan hasiko da. Maskulinitateari buruzko hausnarketa egiteko planteatu da antzezlana, umorez eta era dinamikoan, eta ondoren egingo den antzerki-foruma On:Giz elkarteak dinamizatuko du. Halaber, urriaren 19an, "Maskulinitatea Birpentsatzen" tailerra abiatuko du Getxoko Udalak, maskulinitatearen identitateei buruz gogoeta egiteko, hau da, nola sortzen diren, zer ekartzen diguten eta zein nolako ondorioak dituzten. Doako tailerrak sei saio izango ditu, bi orduko iraupenarekin, asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara. Argazkian, Patxi Perez aktorea / © Tentazioa Produkzioak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun