Kontsumo taldeei buruzko hitzaldia emango dute ostiralean Sopelan

Larrabasterrako Plaza Beltza herri kulturguneak antolatuta, etzidamu, ostirala, "Zer dira kontsumo taldeak?" hitzaldia izango da entzungai Akilino Arriola kaleko 59 zenbakiko lokalean, arratsaldeko 7etan. Solasaldian, Nekasarea proiektuaren inguruan arituko dira EHNEko kideak eta urtebetez martxan daroan Sopelako kontsumo tadeaz berba egiteko aukera ere egongo da. Plazabeltzako kideek jakinarazi dutenez, "hain zuzen ere, bigarren kontsumo taldea osatzen dabil eta horren ardura hartu duten nekazariak bertan egongo dira, talde berriaren egoera azaltzeko. Itxaron-zerrendan apuntatuta dauden familiak, baserritarrekin egotea eta gauzak antolatzen joatea da asmoa". Dena den, interesa duen oro joan daiteke hitzaldira. Argazkian, Getxo udalerrian ere bi kontsumo talde daude, biak EHNE-Bizkaia eta Nekasarea proiektuko kide den Sonia Ingunza Arratiako baserritarrak koordinatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun