Astrabuduako Kossler Iberica enpresaren pabilioi atzealdean pilatutako zarama oraindik ez dutela kendu jakinarazi du Erandioko
PSE-EEk, orain urte eta erdi egoera "tamalgarria" zela salatu arren. Tokiko sozialisten arabera, 2010eko maiatzaren 2an argitara eman zen beste hainbat enpresek eremu hori erabiltzen ari zirela "legez kanpoko zabortegi gisa". Orubea pribatua da, baina bertara sartzerik badago: "horixe bera aprobetxatzen dute gremio askotako kamioi eta furgonetek modu erraz eta ekonomikoak hondakinak botatzeko", gaineratu dutenez. Hamasei hilabete igaro direnean, oraindik orain, "obra-hondakin zakuak, erabilitako arropa, konpresak, hodiak, zapatak, gurpilak, karrozeria hondakinak, txikitutako kristalak, apurtutako telebistak, era askotako zikinkeriak eta erretako autoentzako olio bidoiak" topa daitezke bertan, PSE-EEk salatu duenez. Argazkian, Kossler Iberica enpresaren atzealdea / © Erandioko PSE-EE.