Agirre lehendakaria mintzagai izango dute etzidamu Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 11a, 23:35

Jose Antonio Agirre Lekube alkate getxoztarra eta lehendakaria zenak erbestean emandako urteez mintzatuko dira etzidamu, ostirala, Algortan. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute Villamonte kaleko kultur etxean. Bolivartiar ikaskuntza elkarteak gonbidatuta, Kepa Anabitarte Orreaga iritzi taldeko kideak eta Aitzol Altuna historialariak 1937ko abuztuaren 24ko Santoñako ituna izango dute Eusko Jaurlaritzako erbestearen abiapuntu. Handik aurrera, lehendakariaren eboluzioa jarraituko dute, 1940an, Londresen, Euskal Kontseilu Nazionala sortu arte. Izan ere, Agirre Paris, Brusela, Berlin eta New Yorkera eramango zuen odisea bizi bitartean, Manuel de Irujok gidatutako erakundeak Konstituzio aurreproiektua idatzi zuen, Nafarroako erresumaren tradizioa, foruak eta euskal abertzaletasuna uztartuz. Gauzak horrela, Konstituzio zirriborroak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Goiko Ebro, Mendialdea, Goiko Aragoi eta Moncayo lurraldeak barne bildu zituen. Argazkian, Agirre (erdian) eta Irujo (eskuman) Alberto Onaindia apaizarekin / © Sabino Arana Fundazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun