Egoera eskandalu politikoa da eta sekulako drama Giza Eskubideen alorrari dagokionez. Ibon Iparragirreren bizitza jokoan dago eta espainiar Estatuak eta Espetxetako Zuzendaritzak ez dute ez gizatasunik ezta bakearen, giza eskubideen eta demokraziaren baloreekiko inolako errespeturik izan. Euskal Herrian hainbat eragileek eskubide guztiak errespetatu eta bermatuko dien konponbide demokratiko baten alde egin dugunean, paraleloki Ibon Iparragirre pairatzen ari den sufrimendua eta bortizkeria politikoa dago.
Onartezina da Ibon Iparragirreren egoeran dagoen pertsona batek, erietxe publiko baten barruan eskuburdinekin izatea eta inolako eskubiderik gabe. Are gehiago, bere zaintzaren ardurapean EAEko Polizia autonomikoa dagoenean.
Ibon Iparragirreren berehalako askatasuna exijitzen dugu, baita gaixo dauden beste euskal preso politikoena ere. Horrekin batera, egun indarrean dagoen espetxe politikak ezin du Euskal Herriarentzat bake eta eskubide urraketarik gabeko agertoki bat ukatzen duen oztopo erraldoia.
Indarrean dagoen espetxe politika Europan dagoen bortizkeria politikorik handiena da. Ez du lekurik Euskal Herrian, ez ditu giza eskubideak errespetatzen eta gure senide eta lagunak eta Euskal Herrian gehiengo zabal batek eta nazioarteko prestigio altuko hainbat erakundeek arbuiatu dute.
Etxean nahi ditugu.
Etxerat
www.etxerat.info