Ardo dastaketa saioak egingo dituzte asteburuan Mendibile jauregian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 12a, 18:01

Larunbat eta igande honetan, ardo dastaketa edizio berria egingo dute Leioako Mendibile Jauregian. Bertara hurbiltzen direnek ardo apardunen burbuilez gozatzeko aukera izango dute. Ordutegia honakoa izango da: 19:30etik 22:00etara, larunbatean; eta 12:00etatik 15:00etara, igandean. Sarrera 5 eurotan eskuratu ahal izango da. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkideak dohainik sartu ahal izango dira. Argibide gehiagorako 946 076 066 telefono zenbakira deitu edo akademia[abildua]mendibilejauregia.com posta elektronikora bidal daiteke mezua. Argazkian, hainbat lagun txakolinaz gozatzen Mendibilen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun