"Kaotikoa" arte-tailer esperimentala eskainiko dute hilaren 26an Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 12a, 19:08

Urriaren 26rako, asteazkena, eskaintza berezia jarri du euskaltzaleen eskura Egizu Getxo Euskaldun elkarteak. Blink Blank taldeko lagunek "Kaotikoa" arte-tailer esperimentala egingo dute, 19:00etatik 21:00etara, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. "Bertan, sormena eta kaosaren inguruko sentimenduak izango ditugu ardatz, eta arte-lan plastiko bat eraikiko dugu, bakarka eta taldeka, hainbat dinamikaren bidez: musika entzutekoak, hausnartzekoak, mugimenduzkoak, dantzatzekoak, hitz egitekoak eta sortzekoak", Egizukoek azaldu dutenez. Tailerrerako matrikula ordaindu egin beharko da: berbalagunentzat eta Bizarra Lepoaneko bazkideentzat 10 euro, eta gainerako lagunentzat 15 eure. Izena emateko 619 935 541 telefono zenbakira deitu edo egizugetxo[abildua]gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Argazkian, Blink Blank elkarteko lagunak / cc-by-sa Egizu.

Blink Blank-eko lagunei elkarrizketa Egizuren "Kliska" aldizkarian

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun