Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatuta, Getxoko XXI. Mikologia Jardunaldiak izango dira urriaren 15etik 26ra bitartean, Algortan. Hilaren 17, 19, 24 eta 26an egongo diren lau hitzaldiak alde batera utzita, zer ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igande honetan, 11:00etatik 14:00etara, Tellagorri plaza algortarrean, Basagoiti Etorbidean. Besteak beste, larunbatean irteera eta espezieen sailkapenak egingo dituzte egunean zehar. Lehen aipatu lau solasaldiak 19:30ean izango dira, Villamonteko kultur etxean. Argazkian, perretxiko sorta ederra / cc-by e_calamar.
Hitzaldiak:
Urriak 17, astelehena
19:30 Perretxikoak batzeko orduen, akats ohikoenak zeintzuk diren azalduko du irudien bitartez Alvaro Txirapozu Bilboko udal arduradunak, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 19, asteazkena
19:30 "El genero russula en la Peninsula Iberica" obra aurkeztuko du Carlos Monedero kimikariak, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 24, astelehena
19:30 "Fotografia de naturaleza: botanica y micologia" gaiari buruz arituko dira Edu Fidalgo mikologoak eta Alfredo Llorente biologoak, Basozaleen kideak biak, Villamonteko kultur etxean.
Urriak 26, asteazkena
19:30 "Introduccion a la microscopia" hitzaldia eskainiko du Basozaleen Roberto Fernandez Sasia mikologoak, Villamonteko kultur etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.