Urrian hiru pelikula proiektatuko dituzte Kurtzio Kultur Etxean

Urrian hiru pelikula proiektatuko dira Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, tokiko arduradunek jakinarazi dutenez. Bihar, osteguna, “La vida empieza hoy” filma ikusgai egongo da, 19:30etik aurrera, Zinema Genero Ikuspegitik zikloaren barruan. Laura Mañak zuzendu zuen komedia hori 2009an eta sexu eskola batera doan hirugarren adineko pertsona talde baten bizipenak kontatzen ditu. Larunbatean, hilak 15, berriz, "Glup" umeentzako pelikula eskainiko dute, 19:30ean, Zinema Euskaraz egitasmoaren barruan. Animazio film hori Aitor Arregik eta Iñigo Berasategik zuzendu zuten 2004an eta "Erosi, erabili eta bota" lelopean bizi garen mundua islatzen da era kritiko batean. Azkenik, euskaraz ere izango da "Sukalde kontuak" pelikula. Urriaren 28an egongo da ikusteko aukera, aurreko biak bezalaxe 19:30ean. Sukaldaritza eskola batean gertatzen den komedia dibertigarria Aizpea Goenagak zuzendu zuen 2009an. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxea / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun