Euskarazko ipuin lehiaketa antolatu du hamalaugarrenez Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 12a, 20:44

Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan edo udalerriotako ikastetxeren baten (Zipiriñe eskola, Gorlizko Ikastetxea, Lemoizko Ikastetxea, Plentziako ikastetxea, Ander Deuna ikastola, Urdulizko Ikastetxea, Uribe Kosta BHI eta Sopelana BHI) ikasten duten 8 eta 18 urte bitarteko gazteek XIV. Ipuin Lehiaketan esku hartu ahal izango dute. Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Euskaraz idatzitako lanak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, gaia librea dela, oinarrietan azaldu bezala. Argazkian, aurreko edizioetako batean saritutako lagunak / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun