Gazteek beraien ikuskizunak (kantak, antzerkia, dantza, bertsoak...) euskaraz eskaini beharko dituzte eta, aurtengo berritasuna, ikus-entzunezko formatudun ikuskizunak ere (bideoklipak, film laburrak…) aurkezteko aukera izango da. Horien iraupena 2 eta 10 minuturen artekoa izan beharko da. Taldeka izena emanez gero, gehienez 6 pertsonatako taldeak onartuko dira eta talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztu ahal izango du. Bina sari banatuko dira Getxon zein Mankomunitatean: euskarari saria bideo kamara bat eta Ikuskizunari MP5 bat.
Ekintza osagarriak
Berritasun bezala ere, galari begira, aurten eskualdeko hainbat gaztek, beste eskualde batzuetakoekin batera parte hartu zuten udan Urduñako barnetegian antolatutako Sormen Topaketetan; antzerki teknikak, bideogintza, musika, gorputz espresioa… lantzen. Gainera, oraingoan, neska-mutilek Revolta Permanent taldearen bideokliparen grabazioan, Algortako Portu Zaharrean, estra moduan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako info[abildua]izarrendistira.com helbiera idatzi beharko dute.
Azaroaren 6an Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango den