Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarrak “txapeoari” ekin zion astelehenean, hainbat egunetan espetxeko patiora Oier Andueza durangarrarekin atera ostean, bakarrik ateratzen hasi zirelako. Euskal preso politiko biak ekin diote protestari, orain arte bezala biok elkarrekin patiora atera ditzaten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez. Azkorrikoa Villenako (Asturias) espetxetik Aranjuezera (Madril) eraman dute ustez diligentzietarako, "une honetan inolako diligentziarik ez duen arren". "Berari komentatu zioten diligentzietarako zihoala Madrilera, baina gero okertu egin zirela… eta bitartean, datorren hilean epaiketa izango duenez, Aranjuezeko espetxean sartu dute", errepresioaren kontrako erakundearen arabera. Argazkian, auzokide bat Arkaitz Goikoetxearen irudia eskuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!