Broad Peak 2011 espedizioko bideoa aurkeztuko dute hilaren 20an Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 13a, 08:44
Urriaren 20an, osteguna, Erandiozeruan Broad Peak 2011 espedizioaren bideoa ikusgai egongo da lehendabiziko aldiz Astrabuduako Josu Murueta plazan. Atxazpe Mendi Taldeak antolatuta, 20:00etan izango da saioa. Koldo Zubimendi 29 urteko eskalatzaile erandioztarrak uztailaren 25ean zapaldu zuen Broad Peak (8.047 metro) mendiaren gaina. Iker Iriondo gipuzkoarrak ezin izan zuen gailurrera heldu, baina ezinbesteko laguntza eman zion bere espedizio kideari. Azken hori Zubimendiren bigarren ''zortzimilakoa'' da, 2006an Cho Oyuren gailurrera iritsi ondoren. Broad Peak Karakorum mendilerroak kokatuta dago, Txina eta Pakistan arteko mugan. Lurreko hamabigarren mendirik altuena da. Argazkian, Iriondo eta Zubimendi Broad Pick atzean dutela / © Erandio Zeruan.
Broad Peak-era egindako expedizioaren filmaren trailerra (© XNS films)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun