Gidabaimena euskaraz ateratzea saritu egingo du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 13a, 10:55
Erandioko Udalak diru-laguntzak emango dizkie udalerrian erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteei gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik. Autoeskolan proba teorikoa euskaraz prestatzen duten gazteei subentzioak emango zaizkie, 150 euro arteko laguntzak. Gainera, azterketa euskaraz egitea erabakitzen duenari oparitu egingo diote lehenengo eskola praktikoa, eta beste hiru lagunekin batera Europan zehar egiteko bidaia baten zozketan sartuko da. Erandioko bost autoeskolak egin dute bat kanpaina honekin: Altzaga, Arias, Astrabudua, Erandio eta Gaztedi. Argazkian, gidabaimena euskaraz ateratzeko eskuliburu bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun