Txinera ikastaroa egingo dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 13a, 11:15

Txinera ikastaroan izena emateko epea zabalik dago jada Plentziako Goñi Portal kultur etxean. 16 urtetik gorako lagunek izango dute aipatu kurtsoan parte hartzeko aukera. Eskolak azarotik ekainera bitartean izango dira, ostiralero, 17:00etatik 19:00etara. Goñi Portalen bertan izango dira. Horrenbestez, urria osoan egongo da zabalik izena emateko epea. Plentzian erroldatuek 120 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzeko udalerrietakoek 140 euro. Inskribatzeko kultur etxera joatea baino ez dago. Argazkia: © Plentziako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun