EHUko Ikasleen Kontseiluak "arazo larriak" antzeman ditu unibertsitateko campusetako garraio publikoan eta aparkalekuetan, eta horregatik, garraio publikoari buruzko txostena egitea eta garraio partekatua bultzatzeko neurriak eskatuko dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari. Horretarako, ikasleek akordiorako proposamena aurkeztu dute, Gobernu Kontseiluak bere iritzia eman dezan. Gainera, Ikasleen Kontseiluak adierazi du arazoa "are larriagoa" dela ikasturte honetan Irakasle Eskola Leioa eta Erandioko eremuan dagoelako (2.000 ikasle gehiago), aparkalekuetako plaza ugari esklusiboki unibertsitateko langileentzat gorde dituztelako edo Donostiako Udalak TAO jarri duelako Ibaetako campusean. Argazkian, ekainaren 2an eratutako Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilua / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!