Datorren urriaren 15ean, hainbat erakundek deitutako manifestaldiak egingo dira Amerikan, Asian, Afrikan eta, batik bat, Europan. Bizkaian, manifestaldi horretarako deialdia egiteko ekimena
M15Mk eta BDOk bultzatu dugu. Maiatzaren 15aren, kanpaldien eta asanbladak Bizkaiko auzo eta herrietara zabaldu ondoren, sistema sakonki aldatzearen alde dihardugun mugimenduok datorren urriaren 15ean batasun-irudia emateko aukera dugula deritzogu. Asmo horrekin jotzen dugu zu guztiongana. Nazioarteko mobilizazio hau babesteko eta bertan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, umiltasunik handienaz. Zuen parte-hartzea garrantzitsua deritzogu, baina, batez ere, hurrengoa nahi dugu: elkarren artean hemen eta munduko beste leku guztietan posibleak izateaz aparte guztiz ezinbestekoak diren errotiko aldaketa horietara bideratuko gaituzten zubiak eraikitzea. Larubat honetan, urriak 15, arratsaldeko 18:30ean Jesusen Bihotzetik atera eta Arriaga plazara helduko den manifestaziora gonbidatu nahi zaituztegu. Argazkian, pasa den ekainaren 19an M15-ek Bilbon egindako manifestazioaren irudi bat / cc-by
Alberto Varela.