Etxeko txikiekin gozatzeko ekintza prestatu du astebururako
Kultur Leioak. Igandean, antzerki familiarra eta originala ikusteko aukera paregabea izango dute 4 urtetik gorako neska-mutikoek era beraien gurasoek. Roseland Musical talde katalanaren eskutik, "Pinocchio" antzezlana Carlo Collodik XIX. mendean idatzitako nobela originalaren egokitzapena da, eszenaratze berritzaile batekin, tokiko iturriek azaldu dutenez. Koreografia eta musika biltzen duen ikuskizuna da, narrazioa oinarri moduan, irudia eta ikusizko teknologia berriak eszenografia gisa dituena. Finean, fantasiazko eta emoziozko istorioa, ikuslea istorio hunkigarri honen unibertso magikoan murgilduko duena. Esan bezala, "Pinocchio" antzezlana Kultur Leioako auditorioan egongo da ikusgai, igandean, 18:00etatik aurrera, 5 euroren truke. Argazkia: © Kultur Leioa.