Sopelaren bilakaera historikoari buruz arituko dira asteazkenean

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan, asteazkenean, urriak 19, hitzaldia eskainiko du Sopelan Juan Manuel Cembellin historialariak. Saioa arratsaldeko zazpietan izango da, Kurtzio Kultur Etxean. Mintzaldian, Sopelako elizateak XVIII eta XIX. mendeetan izan duen bilakaera aztertuko du Cembellinek: bere administrazioaren berrantolaketa, elizaren harremanerako arau berrien finkatzea, aurreko udaletxearen eraikuntza (1791), elizaren berriztatzea (1756)... Sarrera dohainik da eta ez da beharrezkoa aurretik erreserba eskatzea, tokiak bete arte behintzat. Argazkian, San Andres baseliza / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun