Belar-hockey partida batekin hasiko da Algortako Fadura kiroldegian, larunbat honetan, urriak 15, Multikirolak izeneko egitasmoren denboraldi berria. Getxo Kirolak udal erakundeak tokiko klub eta ikastetxeen laguntzarekin antolatutako eskola kirol programa da berau. Aurreko urteetan bezala, programa horren bidez, Lehen Hezkuntzako ehunka ikaslek 20 modalitate ezberdin praktikatu ahal izango dituzte; surfa, eskia, arku tiroa, arrauna, beisbola, irristaketa eta dantza modernoa barne. Eskola-umeek ikastetxeetako guraso elkarteen bidez edo hezkuntza zentro bakoitzean kirol ekintzak koordinatzen dituzten pertsonekin kontaktuan jarriz eman ahal izango dute izena. Informazio gehiago infogetxokirolak[abildua]getxo.net helbide elektronikora idatziz eskura daiteke. Argazkian, eskola-umeak piraguan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!