Absoluzioak mobilizazioari esker
Eleak mugimenduaren arabera, "independentziaren aldeko lana" egiteagatik eta "aldaketa politiko eta sozialaren aldeko konpromisoa izateagatik" zigortu nahi izan dituzte. "Bi horien kontrako zigorrak ez du inolako zerikusirik egozten zaienarekin". Bestalde, auziperatu gehienak absolbitu izana herri mobilizazioaren eragina izan dela azaldu du: "argi gelditu da epaiketa politiko hauen kontrako mobilizazioa zenbat eta handiagoa izan, legez kanporatzeen eta ideien kontrako jazarpenaren aurkako oihua zenbat eta ozenagoa izan gero eta aukera gehiago izango ditugula Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku hartzea gelditzeko". Horregatik, mobilizazioak ugaltzeari deitu diote.
AAMren oharra
Akusazioaren oinarri bakarra inkomunikazioan torturapean eragindako deklarazioak direla salatu zuten auzipetuek epaiketaren aurretik eta epaiketan bertan. Horren harira, 9 auzipetu absolbitzeko orduan, inkomunikazioan egindako deklarazioek ez dutela errugabetasun presuntzioa urratzeko besteko indarrik, deklarazio horiez gain 'benetako zantzuak' ez badaude, eta halakorik ez dagoela gaineratu du tribunalak. Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorioren kasuan, ordea, torturaz eragindako informazioaz baliatu izanari balio juridikoa eman dio, horien bitartez, hainbat akusazio-elementu aurkitu bide zutelako. Hartara, tribunalak tortura balioesten duela salatu behar dugu
Inkomunikazioa eta torturaren inguruan, gaineratu behar da, atxiloketak agindu zuen epaile instruktoreak berak Torturaren aurkako protokoloa betetzea agindu zuela operazioa burutzean, baina epaiketan frogatu zen bezala, poliziek ez zuten, besteren artean, galdeketak grabatu, protokoloak agintzen duen bezala. Eta hori, beste epaiketan egin den bezala, juridikoki nahikoa da galdeketen bidez lortutako elementu guztiak baliorik gabe lagatzeko.
Bestetik, orain absolbitu dituzten hainbat inkulpatu espetxean urte bi egin dituztela azpimarratu behar dugu. Kasu horietan auziak ez du bueltarik. Baina gogoratu behar behar dugu Uribe Kostako hainbat pertsona preso dauzkatela prebentibo egoeran: Erika Bilbao, Imanol Beristain, Gotzon Alcalde… eta ez dago inolako arrazoirik salbuespeneko neurri hori aplikatzeko, kasu honetan frogatu den bezala.
Autoa