Greba egiteagatik langileei isunak jarri dizkie Remolcadores Ibaizabal enpresak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 14a, 17:31

Areetan bulego nagusia daukan Remolcadores Ibaizabal SA enpresako langileak zigortu ditu zuzendaritzak. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, zigorrak pasa den ekainaren 13a eta 16a bitartean lan hitzarmenaren alde egindako greban eserialdi batean parte hartzeagatik jarri ditu enpresak. Neurriak 40 bat langileei eragiten die. Kasu gehienetan, hiru hilabete eta egun bateko lana eta soldata kenduko dizkie. LABeko bi delegatuen kasuan, zigorra bost hilabeteraino heltzen da. Langileek zigorren aurkako helegitea jarri dute epaitegian eta astelehenean elkarretaratzea egingo dute Areetako Tomas Olabarri Moila kaleko 4. zenbakian, goizeko 11etan, zuzendaritzaren jarrera publikoki salatzeko. Argazkian, Ibaizabalgo atoiontziak Portugalete parean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun