Erandiotik Nafarroa Oinezera autobusez joateko azken txartelak salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 14a, 18:12
Urdulizen eta Plentzia eta Gorlizen bezala, Erandion Altzaga ikastolak eta Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaialdira joateko autobusa antolatu zuten, urtero bezala. Autobus horretan joateko azken txartelak salgai dituzte gaur Altzagako La Plaza tabernan, hamar euroren truke. Igandean, autobusa Astrabuduako Mezo kaleko autobus geltokitik aterako da 8:50ean eta 9etan "gasolino"-n hartuko ditu altzagatarrak. Bueltan abiatzeko ordua, berriz, 19:00etan izango dute. Nafarroako ikastolen jaialdia hilaren 16an, igandea, ospatuko du Tafallako Garces de los Fayos ikastolak, "Hamaika 11n" lelopean. Aterako duten diruarekin, DBH ziklo osoa eskaintzeko ikastetxe berria eraikitzeko asmoa dute. Besteak beste, Oskorri, Erramun Martikorena, Irrien lagunak, Gatillazo, Stupenda Jones, Trikizio, Bizardunak eta Hesian izango dira Tafallan. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by Beñat Irasuegi.
Nafarroa Oinezen bideoklipa



Nafarroa Oinezen bideoklipa (making off)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun