Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), "jasangarritasun irizpideetara egokituz", bere eskaintza berrantolatuko du, Iñaki Goirizelaia errektoreak atzo aurreratu zuenez. EHUk emango duen lehendabiziko urratsa ikasle gutxi dituzten eta bi campusetan ematen diren ikasketak fakultate batetik kentzea izango da. EHUn 67 titulu eskaintzen dira gaur egun, baina bikoiztasun hori medio, 93 dira orotara. Bi campus edo gehiagotan errepikatzen diren karrerak Ingeniaritza, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako batzuk, Kimika, Erizaintza eta Hezkuntza zein Zuzenbidearekin lotutakoak dira. Hasiera batean, ikasle gehien dituzten fakultateak errespetatuko dira. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko fakultateetako batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!