Beste behin ere Bilduren kontra egin du gaur Getxoko PPk. Koalizioak Gabi Basañez Ruiz algortarra aholkulari izendatu izana erabili du oraingo honetan Marisa Arrue Bergareche buru duen alderdiak. "Joan den hilean hedabideek iragarritakoa" hizpide, Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Basañez eta Askapeneko beste lau "buruzagi" auziperatu zituela gogoratu du Arruek. Zehaztu duenez, "Batasuneko balizko nazioarteko aparatua osatuta, ETAren zuzendaritzapean egotea eta horri nazioarteko proiekzioa ematen lan egitea" egozten die magistratuak. Auziperatuek beraiek agerraldi publikoa egin zuten irailaren 28an "Internazionalismoa ez da delitua!" atxikimendu kanpaina aurkezteko. Argazkian, Gabi Basañez pasa den apirilaren 2an, askatu zuten egunean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!