Ligak talde irabazle bakarra izango du, baina aurrez Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko irabazleak zeintzuk diren ikusi beharko da. Hegoaldeko taldeek beren artean lehiatu beharko dute, eta horrela erabakiko da Hegoaldeko irabazlea nor den. Bestalde, Iparraldeko bi taldeek ere elkarren artean lehiatu beharko dute irabazlea nor den erabakitzeko, eta azkenik, final handia egingo dute Hegoaldeko zein Iparraldeko irabazleen artean. Beraz finalean, zein taldek irabaziko duen bakarrik ez, aurtengo irabazlea "Iparraldea" ala "Hegoaldea" den ere erabakiko da.
Ligako txapelketak beti igandeetan izango dira, goizeko hamarretan, eta talde bakoitzak "etxean" nahiz aurkariarenean lehiatu beharko du. Horrela, igandean hiru lekutan izango dira lehen txapelketak.
• Getarian: Peña Txuri vs Lonjan (Getaria).
• Zarautzen: Bakio vs Baga (Zarautz).
• Lafitenian: Donibane Lohitzune vs Angelu.
Final handia, azaroaren 20an izango da Zarautzen eta amaiera ekitaldi baten ostean surflari guztiak batuko dituen afari eder bat egingo dute.