Publizitatean eta bideojokoetan emakumeek duten ikusgaitasuna aztertuko dute campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 15a, 15:59

Datozen asteazken eta ostegunean, hilaren 19a eta 20a, "Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan" jardunaldien bigarren edizioa egingo dute Leioa eta Erandioko campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Bertako 22. gelan, publizitatea eta bideojokoak aztergai izango dituzte genero ikuspuntu batetik. Asteazkenean, besteak beste, botere erotikoa, lurrinen iragarkiak eta gorputz estereotipatuak izango dituzte hizpide publizitatearen baitan. Ostegunean, berriz, bideo-jokoei so egingo diete, bideojokoetan agertzen diren gizon eta emakumeak zein emakume jokalariei buruz ematen den irudia aztertuz. Izen-ematea ikusgaitasuna[abildua]gmail.com posta elektronikoaren bidez egin daiteke. Hitzaldi guztiak euskaraz izango dira. Argazkian: Alison Carroll aktorea Lara Croft-en paperean, jardunaldietarako iruditzat hartu duten bideojokoen pertsonaia. cc-by-nc-nd Flexgraph.

"Emakumeen Ikusgaitasuna: Publizitatea eta Bideojokoak" jardunaldien egitaraua

Urriaren 19a, asteazkena: Publizitatea
• 9:00etan, harrera eta dokumentazio banaketa.
• 9:15ean, agurra eta hasiera ekitaldia: Begoña Asenjo (Berdintasuna Zuzendaritza),
Patxi Doblas (Fakultateko dekanordea) eta Rosa Martín Sabarís (Saileko zuzendaria).
• 9:45ean, Santi Urrutia Soziologia irakaslea: "Botere erotikoa".
• 10:30ean, Saioa Iraola Genero Ikasketen Masterra: "Sexualitatearen eraikuntza lurrinen iragarkietan. Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak".
• 11:15ean, kaferako tartea.
• 11:45ean, Kattalin Miner Medeak taldeko kidea:
"Sexismoa publizitatean: gorputz estereotipatuak irakurtzen".
• 12:30ean, mahai-ingurua: Saioa Iraola, Katalin Miner eta Ziortza Morales (Euskalteleko Publizitate saila). Moderatzailea: Irene Garcia Saileko irakaslea.
• 15:30ean, tailerra: "Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik".

Urriaren 20a, osteguna: Bideo-jokoak

• 9:30ean, Joannes Gonzalez de Txabarri (Ikasplay).
• 10:30ean, Nerea Sancho Sexologoa eta Psikologoa: "Gizon eta emakumeen irudiak bideojokoetan. Eraginak sexuen hezkuntzan eta ondorioak bizitzan".
• 11:30ean, kaferako tartea.
• 12:00etan, Maitane Junguitu: "Emakume jokalarien irudia zine eta telesailetan: Irudien bitartezko bidai".
• 12:15ean, mahai-ingurua: Nerea Sancho, Joannes Gonzalez de Txabarri eta Iruri Knörr. Moderatzailea: Maitane Jungitu.
• 15:30ean, tailerra: "Publizitatearen analisia genero ikuspuntutik".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun