Pertsona transexual eta intersexualen despatologizazioaren aldeko nazioarteko eguna izango da urriaren 22an. Euskal Herri mailan, aste horretan bi zine-forum hartuko ditu Leioako Udondo gaztetxeak,
Gaztehgam Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduaren ekimenez. Gaztehgam-ek iragarri duen bezala, "bere garaian homosexualitatea egon zen bezala, gaur egun oraindik badaude eskuliburu psikiatriakoetan agertzen diren identitate sexualak, hala nola, transexualitatea. Emakume eta gizon eredu hertsietatik at dauden gorputz eta identitate oro patologizatzen den garai honetan, Amerikar Psikiatriaren Elkarteak (APA) argitaratzen duen DSM eskuliburutik errealitate hauek ateratzeko borrokan gaude. DSMaren gaurkotzea dela eta
Stop2012 kanpaina abian da". Horren berri emateko eta errealitate hori ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko xedearekin bi zine-forum eskainiko dituzte Leioako Udondo Gaztetxean, hilaren 19an (asteazkena) eta 21ean (ostirala), biak arratsaldeko 7:30etik aurrera. Hilaren 29an, larunbatarekin, ordea, nazioarteko ekintza eguna ospatuko dute Sopelan. Irudian, Stop2012 kanpainaren marrazki bat / © Stop2012.