Prentsara zabaldutako komunikazioen arabera, Eurovisionekoa Noarekin izan duen "unerik hunkigarriena izan zen". Bertsio horren arabera, Noak eta Awaadek batera abestu zuten "eta horrek Israelen eta Palestinaren arteko senidetasun baketsua posiblea dela utzi zuen agerian".
Carlos Jeanek ekoiztutako "All My Faces" disko berriaren abestiak aurkeztuko ditu zuzenean Kultur Leioako Auditorium-ean. Apirilean kaleratutako lehenengo single "Bukra" (Bihar) izan zen, "arabiar herrialdeetan bizi diren une asaldatuei aurre egiteko bakeari eta itxaropenari dedikaturiko abestia". Mira Awad hainbat alorretan aritu da gaztetatik: musika munduan, zineman, antzerkian, musikaletan eta aurkezlea telebistan, besteak beste.