Erika Bilbao Soto del Realetik Brievara eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 17a, 10:07
Ostiralean Erika Bilbao Barzena preso politiko erandioztarra Soto del Realetik atera zuten beste espetxe batera eramateko, eta atzo jakin zuen Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Brievara, Segoviara, eraman dutela. Aipatu kartzela Erandiotik 439 kilometrotara dago. Irailaren 14an bete zen urteurrena Guardia Zibilak Erika Bilbao atxilotu zuenetik, beste zortzi euskal herritarrekin batera. Orain gutxi disolbatu den Ekin erakunde politiko ilegalizatuko kidea izatea leporatzen diote. Sarekada bereko beste zortzi atxilotuek bezala, torturak salatu zituen erandioztarrak. Argazkian, Erika Bilbao Barzenaren senideak omendu zituzten irailaren 30ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun