Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarra Basurtuko ospitalean jarraitu bitartean, egunero izango dira elkarretaratzeak, 19:00etan, gaixoa dagoen pabiloiaren kanpoaldean. Hain zuzen ere, asteazkenean helduko zaie txanda Uribe Kostako herritarrei. Egun horretan erietxean kontzentratzera deitu ditu eskualdeko herritarrak Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Iparragirrek GIB birusa du eta joan den astean eraman dute Basurtoko ospitalera biriketan infekzioa duelako. Ostiralera arte, ordea, ezin izan du bisitarik jaso. Abuztuan ekarri zuten Euskal Herrira, Basauriko espetxera, bere osasun egoera txarra dela eta. Senide eta lagunek azaldu dutenez, "gripe soil batek, bere bizia arriskuan jar dezake". Argazkian, pasa den uztailaren 30ean, Iparragirre gaixo terminala izateagatik aska zezaten eskatu zuten Ondarroako auzokideek / ©
Turrune!.