Gaur, astelehena, goizeko 11etan, Leioa eta Erandioko campusean kokatuko dute Ekinbus-a.
EHUko ikasleen artean kultura ekintzailea sustatu nahi duen jarduerak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusak bisitatuko ditu, gaurtik hasita. Hain zuzen ere, enpresak sortzeko babesa ematen duten unibertsitateko hiru programen ekimena da (Araban Inizia, Bizkaian Zitek eta Gipuzkoan Entreprenari). Hilaren 17tik 21era bitartean Ekinbusa Leioa eta Erandioko campuseko hiru puntu estrategikotan egongo da kokatuta: gaur, astelehena, autobusa Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen aurrealdean egongo da; astearte eta asteazkenean, ibilgailua Arte Ederren Fakultatera joango da; eta ostegun eta ostiralean, Mikel Laboa plazan egongo da aparkaturik. Bere ordutegia 11:00etatik 15:00etara izango da. Hiru kokaleku horiek nahita aukeratutakoak dira, ekimena lehenik eta behin ia seguru autoenplegura jo beharko duten kolektiboei zuzenduta dagoelako, hau da, Zuzenbidea, Odontologia, Arte Ederrak, Gizarte Zientziak eta Gizarte Hezkuntza. Argazkia: © EHU.