Cambridgeko Unibertsitateko ingeles azterketak egiteko aukera emango du EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 17a, 12:04

Euskal Herriko Unibertsitateak aukera emango die bere ikasleei eta langileei Cambridgeko Unibertsitateko ESOL (English for Speakers of Other Languages) azterketa entzutetsuak hiru campusetan egiteko. Matrikula ere prezio onuragarrian egin ahal izango dutela adierazi dute EHUko iturriek. Abenduko azterketarako matrikula epea irekita dago: urriaren 18ra arte First Certificate in English-erako eta urriaren 19ra arte Certificate of Advanced English-erako. Azterketak abenduaren 2an eta 3an izango dira hiru campusetan, "betiere horietako bakoitzean gutxiengo matrikulazioa lortzen bada". Bizkaiari dagokionez, Sarrikoko (Bilbo) Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan egingo dituzte. Argazkian, Cambridgeko Unibertsitatea / © EHU.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun