Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren “Liburutegiak, topaleku” programa barnean dago eta honako hauek ditu helburu nagusiak: hainbat udalerritan presentzia handia duten immigrante kolektiboen kultura zabaltzea eta azken hauei zenbait euskal udalerrietako liburutegi zerbitzuak ezagutzera ematea. Aurreko urteetan Bolibia eta Filipinak izan ziren jardunaldien ardatza eta aurten kultura kolonbiarra izango da erabateko protagonista. Getxoko udal liburutegien eta Immigrazio Arloaren eskutik hainbat jarduera izango dira jardunaldietan.
Hamahiru egunetan zehar, tailerrak, zine-forum saioak, erakusketa, hitzaldia, ipuin kontaketak eta dantzak izango dira, besteak beste. Jarduera horiek guztiak zenbait kolektibok bultzatuta daude, esaterako, Kolektiba Colombia, Justicia por Colombia Elkartea, Emigrad@s sin Fronteras, ASHISLAMA eta ASOCOLVAS.
Egitaraua