Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Zinema Euskaraz programako "Elina", "Katu bat Parisen" eta "Otsoaren Misterioa" ikusiko dituzte, Zineskolako Zineuskara Gizartean programaren barnean, 3 urtetatik 12 urtetarako eskola umeen artean euskararen erabilera kulturala bultzatzen duena.
“Baloreetan oinarrituriko hezkuntza” programarako, DBH-ko ikasleriari zuzenduta dagoena, kurtso honetan aukeratutako izenburuak "Lurralde Debekatua" eta "Mundu hobe batean" dira. Lehenengoan Harrison Ford eta Ray Liotta aktoreek hartzen dute parte, kultura elkarketak eta etorkinak gizarteratzeko bizi ditzaketen arazoak aztertzen dituena. "Mundu hobe batean", 2011. urtean atzerriko filmeko Oskar eta Urrezko Globoa irabazi zituen, eta hau indarkeriazko jarrerak eta familiaren afektibitate ezaren ondorioak aztertzeko izan da aukeratua.
Zinema Euskarazen helburuak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programa horren helburua "hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz". Helburu hori garatzeko Zinema Euskaraz programak, bost jarduera jarri ditu martxan adin guztietako ikusleei zinema euskaraz ikusteko aukera emateko: Zine-aretoetako estreinaldiak, DVDen salmenta, Interneteko streaminga www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneen bidez, udalerrietako zine-aretoak eta eskolak.
Ekimen horren bidez, "zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denbora-pasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film-aukeraketa bat helarazi nahi" zaie euskal hiritarrei.
Zineskola Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatzen du eta zinearen formatu ludiko eta kulturala erabiltzen du LH, DBH, Batxilergoa eta irakaskuntza ez arautuetako ikasleak hezteko didaktika unitate zehatzen bidez.