Gaur, baina, Herrizaingo Batzordeko presidente sozialistak ez du aurkezpena atzeratu eta ukatu egin dio Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basaberi euskaraz lan egiteko duen eskubidea. Horren aurrean, Aralarrek utzi egin du batzordea.
Ez da lehenengo aldia Aralarrek "euskarak Legebiltzarrean jasaten duen gutxiespena" salatzen duela eta, esate baterako, Polizia Legearen memoria eta beste hainbat agiri espainol hutsean baino ez daudela eta, Aralarrek lege horien tramitazioa etetea eskatu du, harik eta hizkuntza ofizial bietan bidaltzen dituzten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.