Getxo udalerrian erroldatutako 60 urtetik gorako norbanako edo bikoteak bizi izango dira, azaroaren lehen astetik aurrera, Algortako Zabala kaleko 3B zenbakian egokitutako babespeko 12 apartamentuetan. Orotara, lau solairu dira eta bakoitzean hiru etxebizitza daude. Horien azalera 38 eta 50 metro koadro artekoa da eta bakoitzean logela, sukaldea, komuna eta egongela daude, altzariz hornituta. Hain zuzen ere, Getxoko Udalak jarri du azken horiek erosteko dirua (50.000 euro); pisuak zaharberritu, igogailua jarri, oztopo arkitektonikoak kendu eta areto balioanitza egiteko, E Planetik jasotako milioi bat euro pasatxo erabili ostean. Guztiok erabiltzeko gelaren azalera 44 metro koadrokoa da eta han armairuak, aulkiak eta mahaiak daude astirako. Horretaz gain, Zabala kaletik errazago sartu ahal izateko arrapala ere jarri dute eta, larrialdiei begira, uneoroko konexioa daukate Udaltzaingoarekin. Argazkian, Landa babespeko apartamentuen sarreran / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!