Getxoko Udalak 2010ean eman zuen lehenengo aldiz Euskara Saria. Horren helburua gure hizkuntzaren "gizarte erabilera babestu, sustatu edota hedatzeko zereginetan nabarmendu diren eragileei edo pertsonei errekonozimendu bat egitea da", tokiko iturriek aipatu dutenez. Saria jasotzeko hautagaiak udalerriko euskalgintza elkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek… aurkeztu ahal izango dituzte. Hautagaiak aurkezteko eranskin doan orria bete eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzura bidali behar da, bai posta elektronikoz
euskara.zerbitzua[abildua]getxo.net helbidera, edo faxez 944 660 014 zenbakira. Hautagaiak azaroaren 2ra arte (2a barne) aurkeztu ahal izango dira. Saria jendaurreko ekintza batean emana izango da, azaroaren 30ean, 20:00etan, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Argazkian, iazko irabazle Laura Lapeyra / ©
Getxoko Udala.