Ibon Iparragirre Burgoa etxean dago. Bart, 22:40an ailegatu zen Gizaburuagara, eta Ondarroatik zein eskualdeko beste herrietatik bertara joandako 200 bat herritarrek ongietorria eman zioten, "
Leako Hitza" egunkariak adierazi duenez. Behin-behineko kaleratzea eskuratuta, eskumuturreko telematikoarekin daukate kontrolatuta gaurtik aurrera, eta bakarrik medikuarengana joateko zein epaitegira sinatzera joateko atera ahalko da etxetik. Gainera, Espetxetako Zuzendaritzak zehaztutako egunetan Basauriko kartzelara joan beharko da. Iparragirrek GIB birusa du eta joan den astean eraman dute Basurtoko ospitalera biriketan infekzioa duelako. Abuztuan ekarri zuten Euskal Herrira, Basauriko espetxera, bere osasun egoera txarra dela eta. Argazkian, pasa den uztailaren 30ean, Iparragirre gaixo terminala izateagatik aska zezaten eskatu zuten Ondarroako auzokideek / ©
Turrune!.