Gaur, urriak 18, asteartea, Espainiako Ligako lehenengo mailan jokatuko duten Leioako waterpolo taldeen aurkezpena izango da Mendibile Jauregian, arratsaldeko 6:30ean. Ekitaldian 2011/2012 denboraldiaren ezaugarri guztiak emango dira jakitera: besteak beste herriko waterpolo talde biak lehen mailan izango direlako historian lehen aldiz. Alde batetik, gizonezkoen kategorian, Askartza Leioa; eta bestetik, emakumezkoen Leioa Ask taldeak izango dira maila gorenean. Aurkezpen ekitaldiaren ostean lunch bat izango da Mendibile Jauregian bildutako guztientzat. Argazkian, Jon Lopez entrenatzailea Leioa Waterpolo taldeko neskekin / © Leioa Waterpolo.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!