Galeako gotorlekuan itsaslabarrei buruzko museoa nahi du Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 18a, 13:54

Galeako gotorlekuan itsaslabarren interpretazio zentroa jartzea eskatuko du urriko udal batzarrean Getxoko PSE-EEk. Luis Almansa bozeramaile sozialistaren arabera, Aixerrotatik Barinatxe hondartzako bunkerreraino arteko ibilbidearen abiapuntua izango litzateke XVIII. mendeko eraikina. "Bizkaiko Foru Aldundiaren parte hartzeaz, museoa jarriko genuke gotorlekuan. Batetik, horrek Bilboko defentsa sisteman izandako garrantzia azpimarratzeko. Eta bestetik, itsaslabarretako gune adierazgarrienen berri emateko", azaldu du Almansak. Horri lotuta, aisialdi ekintzak eskainiko lituzte zentroak: besteak bete, bizikleta ibilaldiak, horiek maileguan hartzeko aukera emanez. Horretaz gain, bisitarientzako ostalaritza establezimendu txiki bat egongo litzateke. Argazkia: © PSE-EE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun