Salerosle, ikasle eta herritarren artean, mila lagun inguruk parte hartu dute urriaren 10etik 14ra Getxo udalerrian egindako Suteen Prebentziorako Astearen ekintzetan, udal iturrien arabera. Tokiko erakundeko Babesgo Zibilak, APTB Suhiltzaileen Teknikarien Elkarte Profesionalak eta Mapfre Fundazioak antolatuta, “bere seigarren ekitaldia bazuen ere gure udalerrian lehen aldiz egin den ekimen honen helburua herritarrei beren burua babesteko ezagutzak ematea izan da”, Josu Loroño Komunikazioa, Herritarren Arreta eta Babes Zibileko zinegotziak aipatu duenez. Azaldu duenez, lau egunetan zehar, sute simulagailutik 600 bat lagun igaro dira, batez ere umeak. Horiei prebentzioari buruzko koadernoak eta opari txikiren bat ere eman zaizkie. Argazkian, Loroño suteen simulagailuan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!