Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egingo dute hilaren 26an Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 19a, 09:52

Indarrean dagoen hauteskunde-araudiak dioenarekin bat, non, besteak beste, hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko Udalek duten eskumena eta horretarako jardunbidea xedatzen den, mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketa publikoa egingo dute urriaren 26an, asteazkena, Leioan. Hitzordua goizeko 11etan jarri dute udaletxeko batzar-aretoan. Zozketa horrek zehaztuko du nortzuk osatuko dituzten Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako azaroaren 20an egingo diren hauteskundeetarako mahaiak. Argazkian, hautestontziak aurreko boza batzuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun