Eraikina Zientzia Parkearen hegoaldean egongo da, campusean egun dauden erakinen ondoan. 1.890 metro koadroko azalera eta bost solairu (sotoa eta beheko solairua barne) izango ditu, eta sestraren gainean eraikitako azalera osoa 7.224 metro koadrokoa izango da, EHUko iturriek zehaztu dutenez. Lehen eta bigarren postuan sailkatuko diren proiektuei 21.000 eta 9.000 euro emango diete, hurrenez hurren. Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, lehiaketan aurkeztu diren 26 proposamenak jasoko dira argitalpen batean.
Epaimahaia
Honako hauek osatuko dute epaimahaia: EHUko ordezkariek, Bizkaiko Teknologia Parkeko ordezkariek (EHUko Zientzia Parkeko kudeatzaileak) eta Leioako Udaleko ordezkariek (eraikina Leioan egingo baita). Epaimahaiak uneoro jasoko du batzorde teknikoaren aholkua. Izan ere, horrek txosten bat egingo du, aurkeztutako proposamenen ezaugarri nagusiak balioesteko: iraunkortasuna, zerbitzuak, gela-kopurua, eta abar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.